Baldintza Orokorrak

Zerbitzu honen bidez sarrerak erosiz gero, baldintza hauek onartzen direla ulertzen da:

  1. Antolamenduak ez du sarreraren egiazkotasuna bermatzen, ez bada salmenta-puntu ofizialetan eskuratu.
  2. Sarrera erosita, ez da ez aldaketarik ezta zenbatekoaren itzulketarik onartutako ere.
  3. Sarrera galdu, hondatu edo suntsituz gero, edota norbaitek lapurtuz gero, ez da beste sarrerarik emango.
  4. Sarrerak deskontu edo tarifa berezi batekin eskuratuz gero, barrutian sartzean abantaila horiek izateko eskubidea frogatzen duen dokumentua erakutsi beharko da. Dagokion egiaztagiria aurkeztu ezean, sarrera horiek ez dute baliorik izango.
  5. Sarrerak saltzeko zerbitzua ematen duen Txingudi Ikastolakoko Guraso Elkarteak ez du bere gain ardurarik hartuko beste salmenta-kanal edo -bitartekoekiko egon daitezkeen prezio-aldeak badaude.
  6. Legearen arabera, publikoari miaketak egin ahal izango zaizkio barrutian sartzean. Debekatuta dago botilekin, latekin eta Antolamenduak arriskutsutzat jo dezakeen beste edozein objekturekin sartzea. Antolakuntzak beretzat gordetzen du sarrera ukatzeko eskubidea.
  7. Sartu ahal izatea baldintza onetan dagoen sarrera osorik edukitzearen arabera egongo da. Sarreraren jabeak bere eskubideak galduko ditu barrutitik irtetean. Antolamenduaren baitan egongo da barrutian sartzeko baimena ematea ekitaldia hasi denean.
  8. Antolamenduak beretzat gordetzen ditu ikuskizunaren irudi eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak. Erabat debekatuta gelditzen da Antolamenduaren berariazko baimenik gabe ekitaldia fotografiatzea, filmatzea edo grabatzea.
  9. Antolamenduak beretzat gordetzen du ekitaldiaren programa aldatzeko eskubidea. Ekitaldia bertan behera utziz gero, Antolamenduak sarreraren zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen du.
  10. Ikuskizunaren garapenari, aldaketari edo bertan behera uzteari buruzko erreklamazioak Antolamenduari egingo zaizkio, sarrera aurkeztuta.
  11. Sarrerak saltzeko zerbitzua ematen duen Txingudi Ikastolakoko Guraso Elkarteak ez ditu inola ere Antolamenduari dagozkion betebeharrak eta erantzukizunak bere gain hartuko.
  12. Antolamenduak beretzat gordetzen du barrutian sartzeko baimena emateko orduan erabiltzaileari NANa eskatzeko eskubidea.